Katharine Burr Blodgett

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es 32816469468_804ddc1b8d_z.jpg
https://www.flickr.com/photos/david_260986/32816469468

Katharine Schenectady-en (New Yorken) jaio zen 1898ko urtarrilaren 10ean. Zientziari bizia eman zion txikitatik eta General Electrik-en lanean 20 urterekin sartu zen Irving Langmuir-ekin. Fisikan graduatu eta hurrengo urtean, 1918an, Kimikako lizentziatura lortu zuen Chicagon. Karbonoaren adsorzio-propietateen inguruan ikertu zuen. 

1924an, Cavendish laborategietan onartu zuten doktoregoa Sir Ernest Rutherford-ekin egiteko. Cambridge Unibertsitateko Fisikan doktore lehenengo emakumea izan zen 1926an. (Bitartean, Charlotte Scott matematikaria ere izan zuen maisu.)

Gas-maskarak ikertzen hasi zen. I. Mundu  Gerran praktikoak ziren teknologiak hobetzeko gaiak ziren punta-puntakoak, gas toxikoak saihestekoak, esaterako. Karbono aktibatuen propietateak eta material horretaz eginiko gainazalek molekula toxiko gehienak harrapatzea ikaragarria zen… (adsorzioa).

(Adsorzioa eta absorzioa ez dira gauza bera.“Pregunta de un oyente: ¿Por qué una bayeta mojada seca mejor que una seca del todo?” Respuesta de @clasesciencias)

<<Adsortzioa: Solido baten gainazalean gas edo likido baten molekulak erreakzio kimikorik gertatu gabe atxikirik gelditzea. Adsortzioa nahaste edo disoluzio bateko gaiak (gasak zein likidoak) bereizteko erabiltzen da.
Eskuarki, adsortzio terminoa atxikitze-fenomeno fisiko hutsa adierazteko erabili ohi da. Dena dela, zenbaitek adsortzio fisikoa (fisisortzioa) eta kimikoa (kimisortzioa) bereizten dituzte>> 

ElHuyar Zientzia eta Teknologia hiztegitik hartua

Blodgett-i 1933an, olio geruza finak gainazaletan neurtzeko metodo berri bat otu zitzaion, geruza lodiera haren kolorea erabiliz neurtzea. Prezisio handiz egitea lortu zuen, gainera. 

Ur, metal edo beira gainazalean zabaltzeko diseinatutako estaldura molekularrak ziren. Estaldura berezi horiek nanometro gutxi batzuetako lodierako geruza pilatuak eratu zitzaketen. (1 nm = 0,000 001 mm) Polita, eh!

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es koloreak.jpg
Patenteen Museo Birtuala (OEPM). Blodgett, Katharine Burr

Molekula hauek –surfaktante deritzotenak- bi zaletasun dituzte (“anfifilikoak” dira): molekularen alde batek ur zaletasuna dauka ezaugarri (“hidrofilikoa” da), eta besteak, aldiz, uretatik alde egiteko joera (“hidrofoboak”).

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es bola.jpg

[[Egunotan ikusi dugu COVID-19 -aren geruza lipidikoan izango lukeen xaboiaren efektua, xaboi molekula anfifilikoak eta gainazal-tentsioan gertatzen diren aldaketen eraginaz, bideoan ikusten da. Xaboiak uraren gainazal-tentsioa apurtu eta, hortaz, gainazaleko partikulek hondora edo ertzeetara alde egiten dute.]]

Beste mota bateko gainazalak ere badaude (konposizioaren arabera): hosto hauena, adibidez, oso “hidrofoboa” da. Ur molekulek barne indarrak sendotu eta gainazal hidrofobotik urruntzen saiatzen dira, ttantta borobilak eta egonkorrak eratuz grabitatearen kontra. 

Gota De Agua, Goteo, Fibras, Prado, Hierba, Pastos

(Gogoratu txikitan termometroa lurrera erori eta nola jolasten ginen merkuriozko ttantta haiekin…?)

[Sam Kean-en La cuchara menguante (Ariel, 2011)-tik hartuta]

Molekula “anfifilikoz” osatutako geruza

Molekula “anfifilikoz” osatutako geruza, beirazko xafla tartean sartzean, itsasi eta geruza monomolekularrak sortuko dira materialaren gainean. Berriz sartuz gero, bi geruza (bi)molekular lortuko ditugu, … 

Resultado de imagen de Langmuir film fotos
(Wikipediatik hartuta eta moldatuta)

Hogeiren bat aldiz egitea nahikoa da kolore-interferentziak lortzeko, eta horien bidez geruzaren lodiera neurtzeko. Metodo hori erabili zuten Langmuir-ek eta Blodgett-ek, edo Blodgett-ek eta Langmuir-ek, oso emaitza onak lortuz. 

Metodoa Agnes Pockels-en ikerketetan oinarritzen zen -gogoratu, “Langmuir-kubeta izenez historiara iritsi dena, Agnes Pockelsek diseinaturiko tresnaren hobekuntza bat besterik ez dela”.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/31/agnes-pockels-honoris-causa-zen-etxekoandrea/

Horrela, Blodgett-ek nahi zuen neurrietako geruza finak sor zitzakeen beira baten gainean.

Nola egin zuen?

Beira normalak argi zati esanguratsu bat islatzen du, uhinak fase berdinean daudenean, batu egiten dira, baina, desfasean, fase ezberdinean daudenean, behera egiten dute.

Horrela, material zehatz horietan, espektro ikuskorraren uhinak baliogabetzen zituen geruzaren lodiera kalkulatu zuen: bario estearatozko 44 molekulako film gardena. 

Kristal ikusezina” beira arrunt bat zen, film garden batez estalia, beiraren islapena neutralizatzen zutenak, dagozkien argi-uhinen maximo eta minimoak elkarren aurkakoak, elkar ezeztatzen zuten. Hortaz, kristalezko argia ia islarik igorri gabe, ia ikusezin bihurtzen zen.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es glass_invisible.jpg

Metodo hau patente batekin erregistratu zuen 1938ko martxoan, «Film Structure and Method of Preparation» izenarekin; Blodgetten asmakizunik ezagunena izan daiteke lente ez-islatzailea edo ikusezina, urte askoan beira gardenak egiteko metodoa izan dena.

Egun, Katherine Bur Blodgett nanoteknologiaren aitzindaria dela esan genezake (nanoteknologia, 1-100 nm bitarteko tamainako teknologia da); teknologia txikietan aplikatzeko lehenengo urratsak eman zituen emakumea. 

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es captura.jpg
https://en.wikipedia.org/wiki/Self-assembly#/media/File:DNA_nanostructures.png

Biomaterialen inguruan, nanokristaletan, eta funtzio ezberdinetako estruktura berriak dituzten materialak ikertzeko eta sortzeko fenomeno gakoak ikasi zituen.

Horrela, Zientzian eta Gizartean eragina izan zuen zientzialari mediatikoak emakume askori gehiagori ere ateak zabaldu zizkion, General Elektric-en barnean eta kanpoan.


Katherine Bur Blodgett, Langmuirrekin geruza molekularrak ikertu zuen emakumearen eta zientzialari aitzindariaren bizitzari buruz gehiago jakiteko erreferentziak:

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar